jueves, 27 de septiembre de 2012

3.EGUNA

2012ko irailak 27

Klasearekin hasteko, talde bakoitzak bere blog aurkeztu egin du: orain arte eginda dagoena, falta dena eta jorratuko duen gaia azalduz.
Gure kasuan, aurreko egunetako sarrerak aurkeztu eta azaldu ditugu; falta zaiguna komentatuz, konturatu egin gara pare bat argazki sartzea falta zaizkigula.
Blogaren itxurari dagokionez, aldaketa pare bat egin ditugu, hots, Aurkezpena eta Hasiera euren artean lekuz trukatu ditugu; horrela itxura ordenatuagoa izateko.

Ondoren, klasean bilaketa egin dugu; horretarako bi kontzeptu eman zaizkigu eta hauen definizio eta informazioa bilatu dugu denon artean:
-RSS
-Creative Commons

RSS-a edo feed delakoa, linkak jartzeko edo harpidetzak egiteko balio duen gadget bat da. Gadgeta frogatzeko aldizkari batera harpidetu egin gara, Prest! aldizkarian egin dugu harpidetza; eta RSS gadgetari esker, blogaren eskumaldean agertu egiten dira aldizkariaren azken sarrerak

Creative Commons informazioa libreki konpartitzeko plataforma bat da; guk orrialdean zerbait eskegi eta orrialdearen azpian creative commons jartzen badugu, informazio hori libreki konpartitzen dugula esan nahi du. Hots, lizentzia moduko bat da.

Kontzeptu hauek denon artean azaldu eta komentatu ostean, talde lanarekin jarraitu dugu. Gure gaia argazki edizioa eta errepositoreak  direnez, bakoitzak editore eta errepositore bat exploratzea erabaki dugu; horrela lana denon artean bananduz. Hautatutakoak ondokoak izan dira:

-Editoreak: Photoshop eta photoshop express; Photoescape; PicMonkey; Windows photo editor.

-Errepositoreak: Flickr; Fotolog; PhotoOnWeb; Picasa.







Klaseari amaiera emateko, Alaitz-ek 3 bolondres eskatu ditu ipuin bat irakurtzeko. 3 bolondres horiek altxatu egin dira eta ipuina irakurtzen hasi dira, txandaka. Ipuina irakurtzen zuten bitartean, Alaitz-ek istorioaren bideoa jarri digu klaseko pantailan ikusteko. Beraz, gainontzeko ikasleok, bideoa ikusten genuen bitartean ipuina entzuteko aukera izan dugu. Ipuina irakurtzerako orduan, bolondresak bideoan fijatu behar izan dira, ipuina kontatzeko erritmoa kontrolatzeko asmoz. Hona hemen 3 bolondresen argazkia:










No hay comentarios:

Publicar un comentario