jueves, 29 de noviembre de 2012

Postprograma

Ikasgaian, sekuentzia didaktikoa eta programarekin amaitu egin dugu; eta orain, azkenekoa egiteko momentua iritsi da: postprograma. Hau aurrera eraman ahal izateko, ikasgaiean landutako hainbat aspektu aztertu eta moldatu egin ditugu, programa berri bat sortuz.

Landutako aspektu horien artean ondokoak aurki ditzakegu: edukiak, metodologia, ekintzak, baliabideak eta ebaluaketa sistema.

Edukiei dagokionez, blogaren erabilera eta teknologia berriekin zerikusia duten kontzeptuak landu ez ezik, talde desberdinek aurkeztu dizkiguten gaiak erabiltzen ere ikasi egin dugu; horien artean, prezi, glogster, eskola2.0, sare sozialak... izan dira nagusi. Ezagutza hauek lantzeko orduan, dena dinamikoki egin izan da; eta agian, kasu batzuetan gehiago sakontzea ondo etorriko litzatekeen (adibidez argazki edo bideo editoreen erabileran). Hala ere, ez dago esan beharrik ikasitakoak oso baliagarriak izango direla etorkizunean, hots, irakasle gai aritzen garenean; izan ere, landutako ia programa guztiak sarean daude eta erabiltzeko oso erraz eta dinamikoak dira (umeentzako erabilerari erreparatuz).


Ikasturtean zehar, arlo honetan proposatzen diren helburuak lortu ditugu. IKT-ren erabilerari buruzko jakintza gehiago lortu ditugu hau ezinbestekoa baita gure etorkizunerako; hauen ezagutzari esker, ikasitakoa gure ikasleei transmititzeko gai izango gara. Horretaz gain, talde-lana oso garrantzitsua dela ulertu dugu, baita batak besteari konplementatzen diola ere. Laburki esanda: gero eta interes handiagoa dugu teknologia berrien inguruan.  

Azken hausnarketa


Hiruhilabetekoa amaitzear dago, eta horrekin batera IKT irakasgaia baita ere.  Horrek esan nahi du irakasgai honek guregan egindako ekarpenak islatu egin behar ditugula.

Klaseko lan dinamika, taldeen banakako ikerkuntzan oinarritu da; horrela, hain garrantzitsua den ikerkuntza metodoa landu izan dugu. Honi esker, talde lanean hobeto aritzea ez ezik, indibidualitatea ere landu egin dugu; inolako laguntza eta oinarririk gabe, lortu ditugulako proposaturiko ekintza desberdin guztiak aurrera eramatea modu autonomo batean.

Talde lanean zentratuz, erabakiak hartzerako orduan ez dira guztiak abantailak izan; arazoak izan ditugu eta gogor aritu gara eztabaidan erabakiak hartu arte. Honekin konturatu egin gara, talde lanean aritzea ez dela beti uste bezain erraza; hala ere, ondo konpondu egin gara eta taldekideen artean, harreman handia daukagulako ere, eta lan dezente egin dugu.

Lan praktikoari dagokionez, talde desberdinek aurkeztu dituzten programa eta baliabideei esker; orain jakintza gehiago dauzkagu interneten baita offline diren programei buruz: bideo eta argazki editoreak, argazki errepositoreak, glogster, prezi aurkezpenak…

Orain, aurkezpenak egin behar ditugunean, ikasi ditugun baliabide anitz erabiltzeko gai gara; eta aurkezpenak ez dira beti bezain monotonoak izaten: power point bat egin eta aurkeztu. Programa desberdinak erabiltzen ditugu, eta aurkezpenak lehen baino askoz dinamikoagoak egin.

Laburbilduz, izandako ikaskuntza oso produktiboa izan da ikasitakoari erreparatuz. Gure ustez, arlo honen helburua bakoitzak bere kabuz gauza desberdinak ikertu eta bere banakako ezagutzak barneratzea da.

jueves, 15 de noviembre de 2012

Landutako Gaia Hezkuntzan Islatu

Gure gaia, hots, Argazki editore eta errepositoreak, hezkuntzara eramateko orduan gaia bitan banatu dugu: errepositoreak alde batetik eta editoreak bestetik.

           Editoreei dagokionez, klasean umeekin lantzea pentsatu egin dugu; online editoreek aukera asko ematen baitituzte efektuei dagokionez. Horrela, umeek, euren argazkiak editatzeko aukera izango dute, kolorea aldatu, moztu... haiek nahi duten bezala utzi arte.Klasean hau landu ondoren, etxean ere lantzeko gai izango dira, bere kabuz (hau euren esku utzi egingo dugu).
Editore askok, Collageak egiteko aukera ematen dutenez, euren familiarena egitea proposatuko genukeen; horretarako familiako kideen argazki bana ekarri, hauek editatu eta collagea egingo genuke. Collage guztiak eginda daudenean, imprimatu eta klasean itsatsiko genituzke.

Errepositoreei erreparatuz, irakaslearen erabilerarako pentsatu egin ditugu gehien bat. Eskolan ekitaldiren bat egongo balitz, ateratako argazkiak online sortutako albumetan eskegi ahal izateko; horrela, gurasoek ekitaldia ikusteko aukerarik izan ez balute, bertan argazkiak ikusteko aukera izango luketeelako.


azaroak 15


Gaur, aurreko klase dinamika jarraituz, azalpenekin jarraitu dugu. Lehenengo taldea gu izan gara eta "Argazki editore eta errepositoreak" azaldu ditugu. Horretarako, prezi bat erabili izan dugu eta horren barruan, power point diapositiba batzuk.

lunes, 12 de noviembre de 2012

Picasa Errepositorea

Picasa Google-eko dohainikako programa da. Programa honekin ondorengo hau guztia egin dezakegu: Antolatu eta aurkitu gure ordenagailuan daukagun argazki guztiak Argazkiak editatu eta efektu ezberdinak jarri, prozesu erraz baten bidez. E-mail-en bidez gure argazkiak partekatu beste erabiltzaileekin. Album-ak eta etiketak sortu. Argazkiak editatu eta ukituak eman CD-an kopiak egin, … PICASA Picasan album bat sortu. 1. Picasa programa deskargatu - Helbidean sartu: http://picasa.google.es - Programa deskargartu:

viernes, 9 de noviembre de 2012

Editore Windows

Windows editore PC guztietan dago eta erabiltzeko oso metodo erraz dauka. Hona hemen egin ahal duzun guztia. 1.Ireki editatu nahi dugun argazkia. “Editatu, antolatu edo banatu” atalean klikatu.

jueves, 8 de noviembre de 2012

azaroak 8

Duela hiru aste ez dugula IKT klaserik izan, bai grebak bai zubiak izan direla medio. Gaurko egunean, zenbait aurkezpen egitea tokatu da.

Lehenengo taldea:
 Rikar Meabe, Ander Monasterio, Lander Maza eta Jon Hernandez.
Bideo editoreak azaldu dituzte eta proposaturiko ariketa moviemaker bat egitea izan da, gure kasuan, ahatetxo itsusiaren istorioa egitea izan da, argazkiak hartuz eta moviemaker-era igoz bideoa osatzeko.

Banco de sonidos orria ere azaldu digute non abestiak jeisti ahal diren bideoak egiteko.
Rikar izan da azalpen ia osoa eman duen taldekidea, bai gaiaren teoria bai arieketa egiteko pausuak.


Ariketaren pausu guztiak jarraituz, eta lortu ahal izan ditugun argazki eta soinuekin, lortu dugun emaitza ondokoa izan da:

domingo, 4 de noviembre de 2012

Photoshop Express

Photoshop Express, betiko Photoshop-en doako eta online dagoen bertsioa da; orain dela pare bat urte agertu egin zena. Photoshop originalarekin ez dauka antzekotasun askorik; bertsio originalak dituen efektu asko ez baititu eskaintzen. 

Argazkiak editatzeko programa sinplea da, eta ez dauzka efektu askorik.

viernes, 2 de noviembre de 2012

TWITPIC

 
Programa hau, on-line erabiltzeko programa dugu eta "Twitter" programa erabiltzen duten pertsonak erabiltzeko da; izenak esaten duen moduan, twitter-era argazkiak eta irudiak igotzeko erabiltzen den programa da. Jarraian erabiltzeko pausuak azalduko zaizkizue:
Lehenengoz, google-en twitpic.com jarri behar da eta bertan agertzen den orrira sartu:
Hau dugu programaren hasierako orria; bertan, login or register jartzen duen tokian sakatu behar da.

sábado, 20 de octubre de 2012

5. eguna: 2012ko urriaren 18a.

Gaurko eskola praktikoan, lehenik eta behin, talde bakoitza arbelara atera da gainerako taldekideei zer egin duten azaltzeko asmoz. Gure kasuan, ikertzeko lanarekin (argazki editoreak eta errepositoreak) aurrera jarraitu dugula aipatu dugu; taldekideok lana banatu dugula eta honekin hasi garela. 

Ondoren, klasean, etiketen erabilera landu dugu: Folkonomia. Termino hau, herriak sortzen du.

Hau egin ostean, aurkezpena egiteko eguna aukeratu behar izan dugu. Hasieran taldekide guztiok arazoak izan ditugu ados jartzeko, baina azkenean, dena konpondu ahal izan dugu. Beraz, guri, aurkezpena azaroaren 15ean egitea tokatu zaigu. 

Geroago, Alaitz-ek lanarekin jarraitzeko denbora utzi digu.

Klaseko talde batek, twitter bat sortu dute eta bertan, astero berriak eta lehiaketatxo bat antolatuko dute klaseko talde guztiok parte hartzeko helburuarekin. Taldekideok, twitter horren jarraitzaile bihurtu gara, bakoitza bere kontuarekin.

Klaseari amaiera emateko, Alaitz-ek proposatu digu klaseko leku bat aukeratzeko. Beraz, guztiok mugitu egin gara eta nahi dugun tokia hartu dugu klasean. Batzuk eseri egin dira eta beste batzuek, berriz, etxanda egon dira. Ondoren, Alaitz-ek begiak ixteko esan digu eta testu bat irakurtzen hasi da, oso lasaia eta filosofikoa. Testua irakurtzen zegoen bitartean, bakoitzak istorio bat izan du bere buruan eta, horrez gain, gure gorputzaren egoera aztertu behar izan dugu: Eskuen posizioa, gorputzaren askatasuna...
Testua irakurtzen bukatu bezain laster, begiak ireki ditugu eta ikasle bakoitzak bururatzen zitzaion lehengo hitza esan behar izan du. Gure kasuan, lasaitasuna, 

jueves, 18 de octubre de 2012

Argazki editoreak: photoscape


Photoscape  argazki editore errez bat da, programa honekin argazkiak hobetu eta eraldatzen dira, bai kameratik ateratakoak bai mugikorretik. Programa hau, internetetik jaitsi behar da, "descargar photoscape" jartzearekin balio du, eta dohaineko jeitsiera da.

Hauek dira progamaren barnean dauden funtzio ezberdinak:

       Bisorea: azaltzen dira argazkiak bere karpetan, diapositibetan ordenaturik.
 
Editorea: tamaina aldaketa, kolorea, argizkontrakoa, koadroak, mosaikoak, testua gehitu, marraztea, moztea, filtroak, begi gorrien ezabatzea.

GIF animatuak:  zenbait argazki erabili ondoren argazki animatua sortzeko.

Imprimitzea: inprimatzea formato ezberdinetan, erretratuak, pasaporteak…

Dibisorea: argazkiak zatitan moztea.

Pantailatzea: pantailari bat-batekoa atera eta gordetzea.

Kolore hautaketa: zoom-a irudietan, koloreak bilatu eta aukeratu.

Izendatzea: artxiboen izenak aldatzea.

Raw aldaketa:  RAWetik JPGra pasatzea.

Inpresio papera: grafikoak, marrak, eguteki paperak inprimitzea.







Argazki editoreak: PickMonkey

PicMonkey, on-line dagoen argazki editorea da; hori da beste editore askorekiko duen desberdintasun nabarmenena. Argazki editore gehienak, Photoescape edo Photoshop adibidez, deskargatu eta ordenagailuan instalatu ez ezik, lizentzia daukate eta "frogazko" bertsioak izaten dira; beraz, hilabete baten baino gehiago erabili nahi izanez gero, produktua erosi beharra dago (Photoshop-en kasua adibidez).

Erabili nahi izanez gero bere web orrialdera joan beharra dago: www.picmonkey.com Hori bai, orrialdea ingelesez dago, ez beste hizkuntzetan; hala ere, oso sinple dago jarrita eta erabiltzeko nahiko erraza da. (Antzina zegoen Picnik editorearen bertsio berria da).
Hara heltzean hasierako orrialdean ondokoa aurki dezakegu :



Bertan bi aukera ematen dira: argazkia editatu (Edit a photo) eta collage bat sortu (create a collage).

5.EGUNA


2012ko urriak 18

 Talde bakoitza, guztion aurrean azaldu gara, gainerakoei gure lana nola dagoen aurkezteko. Gure kasuan, ondo gaude, nahiz eta osoa urreratuak ez egon, baina pozik ari gara gure lana egiten.
Etiketen erabilera azaldu digu irakasleak eta folksonomia terminoa ere azaldu digu, hau, herriak sortzen dituen terminoak dira.
Azalpenekin amaitu ondoren, aurkezpena egiteko datak jartzeko eskatu digu. Gure taldeak azaroak 15an egin nahi du eta lehengoak izan gara data ezartzen. Talde batek arazoa duela esan du aurkezpena azaroak 8an egiteko eta eztabaida bat sortu egin da klasean egun horretan aurkezpena egiteko. gure kasuan, nahiz eta hobeto den aurkezpena ahalik eta lehen alde batera uztea, 15an  hautatu dugu oraindik gauza ugari faltatzen zaizkigulako, eta honi gehituz, gaur taldekide bat ez da etorri eta horrek atzerapena suposatzen du.

Argazki errepositoreekin lan egin dugu, bloggera informazioa igotzen besteak beste.
Arazoa sortu egin zaigu testua oso luzea zelako eta zatitxo bat ikustea bakarrik nahi genuelako eta ondoren informazioa jarraitzea. Bueltaka ibili gara bai gure artean, bai irakaslearekin eta azkenik, taldekide batek lortu egin du; hau egitea oso sinplea da. "Enlace" ondoan, argazkiak eta bideoak txertatzeko ikonoak daude, eta ondoan, horri apurtu bat, non horria zatitu egiten da, eta beraz, lortu nahi dugun efektua egiten da.

Argazki errepositoreak: FOTOLOG


Fotolog, Internet-eko errepositore bat da eta argazkiak igotzeko balio du; bitakora baten antzekoa da. Bertan, edonork nahi dituen argazkiak igo ditzake eta nahi dituen iruzkinak, istorioak…hauen azpian idatzi.
Errepositore hau mugatua da, izan ere,  gehienez argazki bakarra igo dateke egunean.
Plataforma, elementu desberdinek osatzen dute, hauen artean.

  • Argazkia: Elementurik garrantzitsuena da, datarekin batera.
  • Autorearen iruzkinak.
  • Lagunen iruzkinak.
  • Estekak lagunen fotolog-ei.
  • Estekarik gustukoenak.
  • Data: Garrantzitsuena publikazioaren data da, ez argazkia ateratako data. 
Fotolog bat sortzeko ondorengo pausuak jarraitzea nahitaezkoa da:

  1. Google-en “Fotolog” idatzi eta ateratzen den lehenengo orrialdera joan.
  2. Eskuinaldeko goialdean,  klikatu “crear mi fotolog”-en.
  3. Eskatzen dizun galdetegia bete.
  4. Fotolog-a sortzen da.
  5. Fotolog-a aktibatzeko, jarri duzun helbide elektronikoan sartu behar zara. Jasotako e-maila ireki ondoren, pausuak jarraituz zure kontua aktibatuko duzu.
  6. Lagunak bilatu nahi badituzu, bertan jartzen dizu “Windows Live”-ean sartzeko.

miércoles, 17 de octubre de 2012

4.EGUNA

2012ko Urriak 11.

Pasaden ostegunean, klasera ez ginen joan izan ere, egun horretan ikasle greba egon zen estatu osoko mailan. Greba egitearen arrazoi nagusia egungo estatuak orain arte egindako eta egin nahi dituen murrizketen aurka borrokatzea da.
Ikasleak izanda ere, guk ere gure etorkizunaren alde jokatu nahi eta behar dugu; ikasketarik gabe ezin dugulako lanpostu bat izateko aukerarik; eta lanposturik gabe ez dugulako bizitzeko beharrezko dirurik lortuko.

Halaber, estatuak ikasketen matrikulen prezioak igo egingo ditu, eta horrek ere gastua suposatzen du; hots triangelu itxi batean murgilduko gara:


-Ikasketak ordaintzeko dirurik ez
-Ikasketarik gabe ezin lanpostua izan
-Lanik gabe ezin dirurik lortu


Argazki errepositoreak: FLICKR


Flickr, argazki eta bideoak on-line komunitate baten elkarbanatzeko webgune bat da; egungo Web 2.0-etako bat kontsideratzen da.

Argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko aukera ematen duenez blogari askok erabili egiten dute plataforma hau; eta beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.
Sistemak etiketa (tags), data eta lizentzia (Creative Commons) bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du.

Argazkiak besteekin partekatzeko ez ezik, besteen galeriak ikusteko aukera ere ematen du.

Gaur egun Yahoo bilatzailearekin dago lotuta eta bertan jarduteko yahoo/gmail (google) edo Facebook kontuarekin sartu behar da.



 Flickr-ren Hasiera orrialdean ondokoa aurkitzen dugu:

jueves, 27 de septiembre de 2012

3.EGUNA

2012ko irailak 27

Klasearekin hasteko, talde bakoitzak bere blog aurkeztu egin du: orain arte eginda dagoena, falta dena eta jorratuko duen gaia azalduz.
Gure kasuan, aurreko egunetako sarrerak aurkeztu eta azaldu ditugu; falta zaiguna komentatuz, konturatu egin gara pare bat argazki sartzea falta zaizkigula.
Blogaren itxurari dagokionez, aldaketa pare bat egin ditugu, hots, Aurkezpena eta Hasiera euren artean lekuz trukatu ditugu; horrela itxura ordenatuagoa izateko.

Ondoren, klasean bilaketa egin dugu; horretarako bi kontzeptu eman zaizkigu eta hauen definizio eta informazioa bilatu dugu denon artean:
-RSS
-Creative Commons

RSS-a edo feed delakoa, linkak jartzeko edo harpidetzak egiteko balio duen gadget bat da. Gadgeta frogatzeko aldizkari batera harpidetu egin gara, Prest! aldizkarian egin dugu harpidetza; eta RSS gadgetari esker, blogaren eskumaldean agertu egiten dira aldizkariaren azken sarrerak

Creative Commons informazioa libreki konpartitzeko plataforma bat da; guk orrialdean zerbait eskegi eta orrialdearen azpian creative commons jartzen badugu, informazio hori libreki konpartitzen dugula esan nahi du. Hots, lizentzia moduko bat da.

Kontzeptu hauek denon artean azaldu eta komentatu ostean, talde lanarekin jarraitu dugu. Gure gaia argazki edizioa eta errepositoreak  direnez, bakoitzak editore eta errepositore bat exploratzea erabaki dugu; horrela lana denon artean bananduz. Hautatutakoak ondokoak izan dira:

-Editoreak: Photoshop eta photoshop express; Photoescape; PicMonkey; Windows photo editor.

-Errepositoreak: Flickr; Fotolog; PhotoOnWeb; Picasa.





jueves, 20 de septiembre de 2012

2. EGUNA

2012ko irailak 20

Egindako lehen gauza, taldetan bildu eta honentzako Blog bat sortzea izan da; horretarako e-mail kontu bat (gmail) aurretik sortuz. horretarako, gmail-en sartu eta kontu bat egin dugu taldeko partaide guztientzat;  hots, kontu komun bat. 
 Horren ostean, Blogger-en sartu eta blog bat sortu dugu taldean lan egin ahal izateko. Lehenengo lana taldearen aurkezpena idatzi eta blogean eskegitzea izan da; eta ondoren, lehen sarrera argitaratu.
Lana gure artean banatu egin dugu, batzuek aurkezpena idazten zuten heinean, besteek lehen sarrera idatzi egin dute (aurreko klasean egindakoa). Aurkezpenean, taldekideen argazki bana jarri egin dugu, pertsonaren izena azpian agertuz.

Blogeko lehen sarrera hauek egin ostean, diseinuarekin hasi gara lanean; horretarako plantilla bat hautatu eta koloreak eta letrak aldatuz joan gara, gauza desberdinak probatuz, gustuko genuena aurkitu arte. Letra eta diseinuaren ostean, gadgetak gehitu dizkiogu blogari, horien artean: erlojua, etiketak, artxiboa, beste blog bat bilatzeko aukera...
  Azkenik, blogaren alde baten, taldeko argazkia jarri dugu.

KLASEKO LEHEN EGUNA


Aurreko klasea, irailak 13an izan genuen; irakasgai honetako lehen klase praktikoa izanda. 

Egin genuen lehen ekintza, altxatuz eta begiak itxiz, musika entzutea izan zen(musika lasaia); ekintza honen helburua ikasteko orduan gure erresistentziak eta baloreak aztertzea izan zen eta ondoren taldean elkartu genituen. Horrela, talde berean erresistentzia eta balore bakarra adostuz. Aurreko bi ekintza horiek adostu ostean, galdera batzuk erantzun behar genituen.

Aurreko guzti hori amaituta, Alaitzek aurkezpen original bat egiteko eskatu zigun, tartean atsedenaldi labur bat emanez. Lehen eguna zenez, gure aurkezpena ez zen guztiz originala izan,baina hurrengoetarako gordeko dugu gure originaltasuna.

Taldeen aurkezpenak egin ostean, kontratu didaktikoa adostu genuen, non esan zen, saiatu beharko garela klasean egindako gauza guztiak dinamikoak izaten despistaturik ez egoteko.

Klasea amaituz , Alaitzek banan-banan burura zetorkigun hitz bat esatea eskatu zigun, berak paper batean idazten zuelarik. Gure hitzak ondorengoak izan ziren: musika, gosea, etxea eta uda

Hori izan zen IKT praktiketako gure lehen saioa.