Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas

jueves, 29 de noviembre de 2012

Postprograma

Ikasgaian, sekuentzia didaktikoa eta programarekin amaitu egin dugu; eta orain, azkenekoa egiteko momentua iritsi da: postprograma. Hau aurrera eraman ahal izateko, ikasgaiean landutako hainbat aspektu aztertu eta moldatu egin ditugu, programa berri bat sortuz.

Landutako aspektu horien artean ondokoak aurki ditzakegu: edukiak, metodologia, ekintzak, baliabideak eta ebaluaketa sistema.

Edukiei dagokionez, blogaren erabilera eta teknologia berriekin zerikusia duten kontzeptuak landu ez ezik, talde desberdinek aurkeztu dizkiguten gaiak erabiltzen ere ikasi egin dugu; horien artean, prezi, glogster, eskola2.0, sare sozialak... izan dira nagusi. Ezagutza hauek lantzeko orduan, dena dinamikoki egin izan da; eta agian, kasu batzuetan gehiago sakontzea ondo etorriko litzatekeen (adibidez argazki edo bideo editoreen erabileran). Hala ere, ez dago esan beharrik ikasitakoak oso baliagarriak izango direla etorkizunean, hots, irakasle gai aritzen garenean; izan ere, landutako ia programa guztiak sarean daude eta erabiltzeko oso erraz eta dinamikoak dira (umeentzako erabilerari erreparatuz).


Ikasturtean zehar, arlo honetan proposatzen diren helburuak lortu ditugu. IKT-ren erabilerari buruzko jakintza gehiago lortu ditugu hau ezinbestekoa baita gure etorkizunerako; hauen ezagutzari esker, ikasitakoa gure ikasleei transmititzeko gai izango gara. Horretaz gain, talde-lana oso garrantzitsua dela ulertu dugu, baita batak besteari konplementatzen diola ere. Laburki esanda: gero eta interes handiagoa dugu teknologia berrien inguruan.  

Azken hausnarketa


Hiruhilabetekoa amaitzear dago, eta horrekin batera IKT irakasgaia baita ere.  Horrek esan nahi du irakasgai honek guregan egindako ekarpenak islatu egin behar ditugula.

Klaseko lan dinamika, taldeen banakako ikerkuntzan oinarritu da; horrela, hain garrantzitsua den ikerkuntza metodoa landu izan dugu. Honi esker, talde lanean hobeto aritzea ez ezik, indibidualitatea ere landu egin dugu; inolako laguntza eta oinarririk gabe, lortu ditugulako proposaturiko ekintza desberdin guztiak aurrera eramatea modu autonomo batean.

Talde lanean zentratuz, erabakiak hartzerako orduan ez dira guztiak abantailak izan; arazoak izan ditugu eta gogor aritu gara eztabaidan erabakiak hartu arte. Honekin konturatu egin gara, talde lanean aritzea ez dela beti uste bezain erraza; hala ere, ondo konpondu egin gara eta taldekideen artean, harreman handia daukagulako ere, eta lan dezente egin dugu.

Lan praktikoari dagokionez, talde desberdinek aurkeztu dituzten programa eta baliabideei esker; orain jakintza gehiago dauzkagu interneten baita offline diren programei buruz: bideo eta argazki editoreak, argazki errepositoreak, glogster, prezi aurkezpenak…

Orain, aurkezpenak egin behar ditugunean, ikasi ditugun baliabide anitz erabiltzeko gai gara; eta aurkezpenak ez dira beti bezain monotonoak izaten: power point bat egin eta aurkeztu. Programa desberdinak erabiltzen ditugu, eta aurkezpenak lehen baino askoz dinamikoagoak egin.

Laburbilduz, izandako ikaskuntza oso produktiboa izan da ikasitakoari erreparatuz. Gure ustez, arlo honen helburua bakoitzak bere kabuz gauza desberdinak ikertu eta bere banakako ezagutzak barneratzea da.