miércoles, 17 de octubre de 2012

Argazki errepositoreak: FLICKR


Flickr, argazki eta bideoak on-line komunitate baten elkarbanatzeko webgune bat da; egungo Web 2.0-etako bat kontsideratzen da.

Argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko aukera ematen duenez blogari askok erabili egiten dute plataforma hau; eta beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.
Sistemak etiketa (tags), data eta lizentzia (Creative Commons) bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du.

Argazkiak besteekin partekatzeko ez ezik, besteen galeriak ikusteko aukera ere ematen du.

Gaur egun Yahoo bilatzailearekin dago lotuta eta bertan jarduteko yahoo/gmail (google) edo Facebook kontuarekin sartu behar da.



 Flickr-ren Hasiera orrialdean ondokoa aurkitzen dugu:




Bertan, orrialdearekin hasteko lehen pausuak ematen dira: Profila pertsonalizatu, Lehen argazkiak igo eta Lagunak Flickr-en bilatu.

Profila pertsonalizatu, sakatuz gero gauza basikoak aldatu egiten dira; 

Profileko argazki edo ikonoa aldatu; argazki hori tamaina txikian agertu egingo da zure profilean, izenaren ezkerrean laukitxo baten.

Flickr-eko helbide edo URL pertsonalizatu; bilatzailean www.flickr.com/photos/ magisteritza32 agertu daiteke adibidez, edo magisteritza32 ordez, zure izen abizena, izena soilik....nahi dena

Profila pertsonalizatu; izena eta abizenak editatu, ordutegirako zonaldea, sexua, egoera zibila, zure buruari buruzko deskribapena idazteko aukera....



Ondoren, lehen argazkiak igo sekzioan sakatuz gero pantaila berri bat agertuko da:


Argazkiak ordenagailutik arrastratu edo kargatu egiten dira, eta bertako pantailan geratu; ondoren aukera desberdinak ematen ditu argazkiei dagokionez:
-Albumak osatu
-Galeria bat eraiki
-Argazkien izenak aldatu
-Argazkiei etiketak jarri
-Argazkien azpian deskribapena egin
-...
(argazkiaren azpian, elementuak zenbat bisita edo ikuskaldi izan dituen agertu egiten da)

Lagunak Flickr-en bilatu komandoa sakatuz; pantaila berri bat agertu egingo da. bertan, email kontu eta plataforma desberdinekin konektatu daiteke bertan dituzun kontaktuetatik flickr zeinek daukan jakin ahal izateko, eta programak bere galeriaren helbidea bilatu egiten du eta zerrenda batean kokatu.



Orokorrean errepositore erraza da; baina honek ere bere limiteak ditu; doakoa denez gehienez 200 argazki igo daitezke, gehiago igo nahi izanez gero Premium bertsioa aukeratu behar da eta urtean kupo bat ordaindu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario