Flickr, argazki eta bideoak on-line komunitate baten
elkarbanatzeko webgune bat da; egungo Web 2.0-etako bat kontsideratzen
da.
Argazkiak
munduko beste edozeinekin partekatzeko aukera ematen duenez blogari askok erabili egiten dute plataforma hau; eta beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu
argazkiak izendatzeko.
Sistemak etiketa
(tags), data eta lizentzia (Creative Commons) bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du.
Argazkiak besteekin partekatzeko ez ezik, besteen galeriak ikusteko aukera ere ematen du.
Gaur egun Yahoo bilatzailearekin dago lotuta eta bertan jarduteko yahoo/gmail (google) edo Facebook kontuarekin sartu behar da.