miércoles, 17 de octubre de 2012

4.EGUNA

2012ko Urriak 11.

Pasaden ostegunean, klasera ez ginen joan izan ere, egun horretan ikasle greba egon zen estatu osoko mailan. Greba egitearen arrazoi nagusia egungo estatuak orain arte egindako eta egin nahi dituen murrizketen aurka borrokatzea da.
Ikasleak izanda ere, guk ere gure etorkizunaren alde jokatu nahi eta behar dugu; ikasketarik gabe ezin dugulako lanpostu bat izateko aukerarik; eta lanposturik gabe ez dugulako bizitzeko beharrezko dirurik lortuko.

Halaber, estatuak ikasketen matrikulen prezioak igo egingo ditu, eta horrek ere gastua suposatzen du; hots triangelu itxi batean murgilduko gara:


-Ikasketak ordaintzeko dirurik ez
-Ikasketarik gabe ezin lanpostua izan
-Lanik gabe ezin dirurik lortu



Greba egunean manifestazioa egon zen Bilbo, Gasteiz eta Donostin. Bilbon, goizeko 12:30etan Arriaga plazan meeting-a egon zen eta bertatik abiatu zen Eusko Jaurlaritzarantz zuzenduz. Grebaren leloa ondokoa zen:
"Hezkuntza Herritik Herriarentzat; Erreformei EZ!"

Hainbat ikasle Eusko Jaurlaritzako egoitzan sartu egin ziren eta ondorioz beltzen kargak jasan egin zituzten ikasle mordoek.

Gure ustez, greba hauek defendatzea oso garrantzitsua da gure etorkizunari begira, izan ere, lehen aipatu dugun moduan, azkenean, murrizketen ondorioz ez dugu baliabiderik izango inolako ikasketarik egiteko. Eta ez da guregatik bakarrik, gure ondorengoen etorkizuna guri zaintzea tokatzen zaigu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario