jueves, 18 de octubre de 2012
5.EGUNA
2012ko urriak 18
Talde bakoitza, guztion aurrean azaldu gara, gainerakoei gure lana nola dagoen aurkezteko. Gure kasuan, ondo gaude, nahiz eta osoa urreratuak ez egon, baina pozik ari gara gure lana egiten.
Etiketen erabilera azaldu digu irakasleak eta folksonomia terminoa ere azaldu digu, hau, herriak sortzen dituen terminoak dira.
Azalpenekin amaitu ondoren, aurkezpena egiteko datak jartzeko eskatu digu. Gure taldeak azaroak 15an egin nahi du eta lehengoak izan gara data ezartzen. Talde batek arazoa duela esan du aurkezpena azaroak 8an egiteko eta eztabaida bat sortu egin da klasean egun horretan aurkezpena egiteko. gure kasuan, nahiz eta hobeto den aurkezpena ahalik eta lehen alde batera uztea, 15an hautatu dugu oraindik gauza ugari faltatzen zaizkigulako, eta honi gehituz, gaur taldekide bat ez da etorri eta horrek atzerapena suposatzen du.
Argazki errepositoreekin lan egin dugu, bloggera informazioa igotzen besteak beste.
Arazoa sortu egin zaigu testua oso luzea zelako eta zatitxo bat ikustea bakarrik nahi genuelako eta ondoren informazioa jarraitzea. Bueltaka ibili gara bai gure artean, bai irakaslearekin eta azkenik, taldekide batek lortu egin du; hau egitea oso sinplea da. "Enlace" ondoan, argazkiak eta bideoak txertatzeko ikonoak daude, eta ondoan, horri apurtu bat, non horria zatitu egiten da, eta beraz, lortu nahi dugun efektua egiten da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario