jueves, 18 de octubre de 2012

Argazki errepositoreak: FOTOLOG


Fotolog, Internet-eko errepositore bat da eta argazkiak igotzeko balio du; bitakora baten antzekoa da. Bertan, edonork nahi dituen argazkiak igo ditzake eta nahi dituen iruzkinak, istorioak…hauen azpian idatzi.
Errepositore hau mugatua da, izan ere,  gehienez argazki bakarra igo dateke egunean.
Plataforma, elementu desberdinek osatzen dute, hauen artean.

  • Argazkia: Elementurik garrantzitsuena da, datarekin batera.
  • Autorearen iruzkinak.
  • Lagunen iruzkinak.
  • Estekak lagunen fotolog-ei.
  • Estekarik gustukoenak.
  • Data: Garrantzitsuena publikazioaren data da, ez argazkia ateratako data. 
Fotolog bat sortzeko ondorengo pausuak jarraitzea nahitaezkoa da:

  1. Google-en “Fotolog” idatzi eta ateratzen den lehenengo orrialdera joan.
  2. Eskuinaldeko goialdean,  klikatu “crear mi fotolog”-en.
  3. Eskatzen dizun galdetegia bete.
  4. Fotolog-a sortzen da.
  5. Fotolog-a aktibatzeko, jarri duzun helbide elektronikoan sartu behar zara. Jasotako e-maila ireki ondoren, pausuak jarraituz zure kontua aktibatuko duzu.
  6. Lagunak bilatu nahi badituzu, bertan jartzen dizu “Windows Live”-ean sartzeko.
Erabiltzeko nahiko erraza da, nahiz eta lehen aipatu bezala eguneko argazki "muga" izan. Argazki bat igo nahi izanez gero, "Subir foto" botoian sakatu eta ondorengoa agertuko da:




Bertan "seleccionar archivo" klikatu, eta zure ordenagailuan igo nahi duzun argazkia aukeratu behar duzu; ondoren, "Cargar" botoiari eman eta argazkia igo egingo da. Argazkia igota dagoenean, automatikoki agertu egingo da; bere azpialdean ondoko elementuak agertuz: Data, kokalekua; Izenburua, deskribapena, etiketak eta kamara (argazkia egiteko erabilitakoa). Deskribapen horretan, nahi duzuna jartzeko askatasuna dago, adibidez, istorio bat, iruzkin sinplea, izan duzun egunari buruzko kritika...


Argazkiak igo ez ezik, plataformak argazkiak apur bat editatzeko aukera ematen du; hots, efektuak aplikatzeko. Hau erabili ahal izateko, argazkiaren azpialdean aplikatu ahal diren efektu desberdinak agertzen dira: zuribeltzean jarri, kolorea aldatu, intentsitatea igo, kontrastea editatu...

Argazkiak igo eta editatzea erraza da ikusten duzuenez; ez dauka misterio handirik.
Argazkiak editatzeaz gain, "profila" eta "orrialdea" ere editatu edo pertsonalizatu daitezke; horretarako, orrialdearen eskumaldean, "editar cuenta"-n klik egin behar da:











Klikatu ondoren, orrialde berri bat zabaltzen da, editatu daitezken elementu desberdinak agertuz:
-Profila
-Aspektua
-Nire Unibertsoa 
















Profila editatzean, zure buruari buruzko informazioa ari zara editatzen, hots, jaiotze data, izena, abizenak, sexua, bizilekua, zure egoera sentimentala, ... Horrez gain Biografia izeneko atala dauka, non zure bizitzari buruzko gauza garrantzitsuak idatz ditzakezu (nahi izanez gero).





Datu orokorrak ez ezik, kontakturako datuak ere agertu ohi dira, hala nola, telefono zenbakia, MSN-eko nick edo erabiltzaile izena, ... Aukera ematen du ere, Fotolog-eko Kontua Tuenti edo Facebook sare sozialetako kontuekin binkulatzeko; baita gustuko link edo url-ak idazteko ere.




Profileko azken atala GoldCam izeneko pestaña da; bertan modu arruntaren (doakoa) eta GoldCam-en(ordaindu beharrekoa) arteko desberdintasunak agertu egiten dira taula baten bitartez: argazki kopuru ilimitatua (bietan); iragarkiak kentzekoa (soilik GoldCam-en)...




Aspektua-ri buruz ari garenean alda daitezkeen atal nagusiak diseinua eta profileko argazkia jartzeko aukera dira. Diseinuan aldaketa sinpleak egin daitezke, hots kolore eta objektuen kokapenarekin zerikusia dutenak. Koloreak aldatu nahi izanez gero "modificar colores" atalean sakatu eta paleta bat agertuko da elementu desberdinen koloreak aldatu ahal izateko.
Profileko argazkia aldatzeko, plataforman argazki bat igotzeko erabilitako metodo berdina jarraitu behar da: "seleccionar archivo" sakatu eta "cargar" klikatu.




Azkenik, Nire Unibertsoa atalean informazio pertsonalari buruzko elementu gehiago editatu daitezke, adibidez:
-Musika
-Kirolak
-Pelikulak
-Telebistako programak
-Liburuak
-Gustuko lagunak (fotolog erabiltzaileak)
-Gustuko argazkiak
-...

No hay comentarios:

Publicar un comentario