jueves, 15 de noviembre de 2012

azaroak 15


Gaur, aurreko klase dinamika jarraituz, azalpenekin jarraitu dugu. Lehenengo taldea gu izan gara eta "Argazki editore eta errepositoreak" azaldu ditugu. Horretarako, prezi bat erabili izan dugu eta horren barruan, power point diapositiba batzuk.













 

Bigarren taldeak, komikiak eta arbela elektronikoa landu dituzte. Horretarako Power Pointa eta bideoa erabili dituzte. Komikia egiteko erabili duten programa "Bitstrips" izan da, pausuak azaldu dizkigute eta ondoren libre utzi digute guk komiki bat egiteko, guk egin dugun komiki biñeta hurrengoa izan da:">
Lana amaitzeko, arbela digitala landu dutenez, filako pertsona bat ateratzea proposatu dute eta bakoitzak hitz magiko bat idatzi behar izan du, hitzak hurengoak izan dira:
-BARREA!!
-DIBERTIGARRIA
-BIDEO OSO ONA


Hurrengo taldeak sare sozialak azaldu dituzte. Horren barnean, sare sozialak lantzeko, "twitter" erabili dute praktikotasunera eramateko, taldeko argazkiak ateratzea eta beraien twitterrean igotzeko eskatu digute. Argazki guztiak ikusi ondoren, hauen botaketa egin behar da. Gure argazkia hurrengoa izan da:

Azkeneko taldeak, mapa mentalak azaldu ditu. Bideo bat jarri dute azaltzeko eta tresna ezberdinak landu dituzte. Klaseko ariketa moduan, hormetan itsatsi dituzte zenbait post-it hitz batzuekin. Guri, janariari buruzko mapa mentala egitea tokatu zaigu eta honelakoa izan da:





No hay comentarios:

Publicar un comentario