jueves, 29 de noviembre de 2012

Azken hausnarketa


Hiruhilabetekoa amaitzear dago, eta horrekin batera IKT irakasgaia baita ere.  Horrek esan nahi du irakasgai honek guregan egindako ekarpenak islatu egin behar ditugula.

Klaseko lan dinamika, taldeen banakako ikerkuntzan oinarritu da; horrela, hain garrantzitsua den ikerkuntza metodoa landu izan dugu. Honi esker, talde lanean hobeto aritzea ez ezik, indibidualitatea ere landu egin dugu; inolako laguntza eta oinarririk gabe, lortu ditugulako proposaturiko ekintza desberdin guztiak aurrera eramatea modu autonomo batean.

Talde lanean zentratuz, erabakiak hartzerako orduan ez dira guztiak abantailak izan; arazoak izan ditugu eta gogor aritu gara eztabaidan erabakiak hartu arte. Honekin konturatu egin gara, talde lanean aritzea ez dela beti uste bezain erraza; hala ere, ondo konpondu egin gara eta taldekideen artean, harreman handia daukagulako ere, eta lan dezente egin dugu.

Lan praktikoari dagokionez, talde desberdinek aurkeztu dituzten programa eta baliabideei esker; orain jakintza gehiago dauzkagu interneten baita offline diren programei buruz: bideo eta argazki editoreak, argazki errepositoreak, glogster, prezi aurkezpenak…

Orain, aurkezpenak egin behar ditugunean, ikasi ditugun baliabide anitz erabiltzeko gai gara; eta aurkezpenak ez dira beti bezain monotonoak izaten: power point bat egin eta aurkeztu. Programa desberdinak erabiltzen ditugu, eta aurkezpenak lehen baino askoz dinamikoagoak egin.

Laburbilduz, izandako ikaskuntza oso produktiboa izan da ikasitakoari erreparatuz. Gure ustez, arlo honen helburua bakoitzak bere kabuz gauza desberdinak ikertu eta bere banakako ezagutzak barneratzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario