domingo, 4 de noviembre de 2012

Photoshop Express

Photoshop Express, betiko Photoshop-en doako eta online dagoen bertsioa da; orain dela pare bat urte agertu egin zena. Photoshop originalarekin ez dauka antzekotasun askorik; bertsio originalak dituen efektu asko ez baititu eskaintzen. 

Argazkiak editatzeko programa sinplea da, eta ez dauzka efektu askorik.

Editatu nahi diren argazkiak, ordenagailutik igo daitezke, edo Adoben kontu bat izanez gero, bertatik hautatu; baita frogazko argazkiak (programak eskaintzen dituenak) hautatu funtzionamendua ikusteko.
 Argazkia igota dagoenean ezkerraldean menu bat agertzen da, eta zutabe baten aukera guztiak agertzen dira.










Bertan, bi aukera nagusi daude: Editatu edo argazkia Dekoratu/apaindu.

Edizioak bere barnean 3 atal nagusi agertzen ditu:
-Aldaketa basikoak
-Doitzeak
-Efektuak

Aldaketa basikoei  dagokionez, argazkiaren itxurari dagokion gauzak aldatu daitezke:
-moztu eta giratu
-tamaina aldatu
-auto zuzentzailea
-exposizioa
-begi gorriak zuzendu (bertan pertsonak agertu ezkero)
-saturazioa
-Touchup komandoa

Azken honek argazkiaren atal bat kopiatu, eta argazkiaren edozein tokitan jartzeko aukera ematen du. adibidez , aukeratutako argazkian, borobil berdean kopiatutakoa agertzen da eta gorrian kopiatu egin dugun atala:

Argazkiaren Doitzeei  buruz hitz egitean, argazkiaren elementu nagusiak editatu daitezke:
-White Balance:Zurien balantzea (automatikoa, flasharekin egina, egun iluna bada, argi azpian hartu bada...)
-Highlight: Argitasuna ematen dio argazkiari, bertako elementuak nabarmentzeko asmoz
-Fill light: argazkiari argitasuna ematen dio orokorrean.
-Dodge: argazkia oso ilun badago; zonaldea desberdinak argitzeko balio du.
-Burn: aurrekoaren kontrakoa; argazkia oso argi badago, zonalde desberdinak iluntzeko balio du.
-Sharpen: argazkia definitzeko balio du.
-Soft focus: aurrekoaren kontrakoa, argazkia suabizatu egiten du; desenfokatuta balego bezala.
Azkenik, programak eskaintzen dituen efektuen artean ondokoak aurki ditzakegu:

-Crystallize: argazkia kristalizatu egiten du; kristalezkoa balitz bezala itxuratu; programak maial desberdinak aurkezten ditu barra baten, irudia nola geratuko litzatekeen ikusteko.


-Pixelate: Argazkia pixelatu egiten du, eta aurrekoan bezala, maila desberdinak aurkeztu.



-Pop Color: argazkiak duen colore bat aukeratu daiteke; eta kolore hori duen edozer gauzari kolorea aldatu; adibidez, kabina gorria hautatuz gero, gauza gorri guztiak beste kolore batez jarriko lirateke.


-Hue: argazkiaren elementuak kolorez aldatzen ditu; hots, elementuen arteko koloreak tartekatzen eta aldatzen ditu.

-Black & White: argazkia zuri beltzean jartzen du; horretarako filtro desberdinak erabiliz.

-Tint: Argazkia kolore desberdinekin tintatu egiten du; argazki osoak kolore berdina izan dezan.


-Sketch: argazkia, margoz edo arkatzez marraztuta egongo balitz bezala uzten du

-Distort: argazkia distortzionatzeko aukera ematen du; modu desberdinak erabiliz eta horretarako angeluaren tamaina aukeratuz.


Azkenik, argazkiaren efektuekin amaituz, honen Apainketarekin loturiko atalak daude; hemen gauza sinpleak agertzen dira:
-Testua gehitu
-Biñetak jartzeko aukera
-Post-it desberdinak jartzea
-Gai desberdinekin loturiko sinbolo eta ikonoak sartzea:

          • Jaia
          • Animaliak
          • Mozorroak
          • Kirolak
          • ...
-Sinbolo desberdinak sartzeko aukera
-Argazkiari markoa jarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario