jueves, 29 de noviembre de 2012

Postprograma

Ikasgaian, sekuentzia didaktikoa eta programarekin amaitu egin dugu; eta orain, azkenekoa egiteko momentua iritsi da: postprograma. Hau aurrera eraman ahal izateko, ikasgaiean landutako hainbat aspektu aztertu eta moldatu egin ditugu, programa berri bat sortuz.

Landutako aspektu horien artean ondokoak aurki ditzakegu: edukiak, metodologia, ekintzak, baliabideak eta ebaluaketa sistema.

Edukiei dagokionez, blogaren erabilera eta teknologia berriekin zerikusia duten kontzeptuak landu ez ezik, talde desberdinek aurkeztu dizkiguten gaiak erabiltzen ere ikasi egin dugu; horien artean, prezi, glogster, eskola2.0, sare sozialak... izan dira nagusi. Ezagutza hauek lantzeko orduan, dena dinamikoki egin izan da; eta agian, kasu batzuetan gehiago sakontzea ondo etorriko litzatekeen (adibidez argazki edo bideo editoreen erabileran). Hala ere, ez dago esan beharrik ikasitakoak oso baliagarriak izango direla etorkizunean, hots, irakasle gai aritzen garenean; izan ere, landutako ia programa guztiak sarean daude eta erabiltzeko oso erraz eta dinamikoak dira (umeentzako erabilerari erreparatuz).


Ikasturtean zehar, arlo honetan proposatzen diren helburuak lortu ditugu. IKT-ren erabilerari buruzko jakintza gehiago lortu ditugu hau ezinbestekoa baita gure etorkizunerako; hauen ezagutzari esker, ikasitakoa gure ikasleei transmititzeko gai izango gara. Horretaz gain, talde-lana oso garrantzitsua dela ulertu dugu, baita batak besteari konplementatzen diola ere. Laburki esanda: gero eta interes handiagoa dugu teknologia berrien inguruan.  


Metodologiari erreparatuz, oso pozik egon gara ikasgaian zehar jarraitutako prozesuarekin, hainbat ezagutza ezberdin bereganatzea lortu dugulako. Oso ondo iruditu zaigu blog-a taldeka egitea, horrela ideia gehiago izan ditugulako blog-aren orrialdeak egiterakoan eta taldekide bakoitzaren trebetasunei esker, lan aproposa egin dugu.

Horrez gain, gure lana gainerako taldekideekin konpartitzeko aukera izan dugu era dinamiko baten bidez; gure gaiari buruzko informazioa ematen eta ondoren, ariketa praktikoa burutzen (gure kasuan, argazki editoreak eta errepositoreak zer diren azaldu eta honi buruzko ariketa bat proposatu genuen klasean).Aldi berean, gainerako taldeek egindako ikerkuntza ikusteko aukera izan dugu eta gauza anitz ikasi ditugu talde bakoitzaren gaiaren inguruan, hala nola; Prezzi-a eta Glogster erabiltzen, mapa mental bat zer den ulertu… Beraz, gure aburuz, metodologia hau oso baliogarria da pertsona bakoitzaren ikaskuntza propioa burutzeko eta ikasle guztien inplikazioa eta parte-hartzea sustatzeko.

Egindako ekintzei dagokionez, dinamikotasuna izan da guztien oinarri; horrez gain, oso errazak izan dira erabiltzeko (edo hori iruditu zaigu) talde desberdinek azalpena eta hauen funtzionamendua aurkeztean, ariketak planteatu dituztelako hauek erabiliz. Horrela, erabileraren oinarria ikasi ez ezik, gure kabuz “trasteatu” egin dugu eta gauza desberdinak autonomikoki aurkitu. Talde desberdinek planteatutako ariketaz aparte, irakasleak ere bereak aurkeztu ditu, hala nola, erlajazioa makinetatik deskonektatzeko eta estresa murrizteko, irakurketa ozena.... Horrez gain, klase bakoitzaren amaieran “hitz magiko” bat eskatzen zigun ikasle bakoitzari; klase horren ostean burura zetorkigun lehen gauza esan behar genuen. Ekintza entretenigarri eta politak izan arren, klase guztiak oinarri bera izan dute: 3 ordu ordenagailuen  aurrean; teknologia berriak lantzea zaila dela badakigu, baino ariketa dinamikoren bat planteatu beharko litzateke pantaila baten aurrean hainbeste ordu ez emateko.

Erabilitako baliabideei erreparatuz,  ordenagailua izan da batez ere erabilitako tresna nagusia; hala ere, klaseko proiektoreari garrantzi anitz eman zaio ere. Honekin jarraituz, beste tresna batzuen erabilera suspertuko genuke: argazki eta bideo kamerak, mikrofonoak...horrela landutako baliabide desberdinekin gehiago sakontzeko. Klase hauetan nabarmendu den dinamikotasun eta praktikotasunari esker, teoria emanda baino askoz gehiago ikasi dugula esan dezakegu; eta hori eskertzekoa da.


Ebaluazioari helduz, oraindik ez dakigu zein  izango den gure taldearen nota, baina badakigu irakasleak zer-nolako gauzak hartuko dituen kontuan kalifikazioa ipintzerakoan. Ikasgai honen ebaluazioa, batez ere talde-lanean kontzentratuko da eta hau egokia dela pentsatzen dugu, arloan jarraitutako bide osoa taldean egin baitugu. Ikasturtearen hasieran genituen ezagutzak eta orain ditugunak asko aldatu egin dira. Hau dela eta, jarraitutako prozesua asko lagundu digu. Egindako blog-aren bitartez, irakasleak taldeko lana eta inplikazioa ikus dezake, baita IKT-ren erabilera ere.

Laburbilduz, ebaluatzeko metodo hau mantentzen bada, ikasleek gauza asko ikasiko dituzte denbora labur batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario