viernes, 2 de noviembre de 2012

TWITPIC

 
Programa hau, on-line erabiltzeko programa dugu eta "Twitter" programa erabiltzen duten pertsonak erabiltzeko da; izenak esaten duen moduan, twitter-era argazkiak eta irudiak igotzeko erabiltzen den programa da. Jarraian erabiltzeko pausuak azalduko zaizkizue:
Lehenengoz, google-en twitpic.com jarri behar da eta bertan agertzen den orrira sartu:
Hau dugu programaren hasierako orria; bertan, login or register jartzen duen tokian sakatu behar da.



 Bertan, zure twitter-eko erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi behar dira eta iniciar sesion barnean klikatu. Argazkiak igotzen hasi ahal izateko.

Erregistratu ostean, programak ongietorria emango dizu eta okey, lets get started! tokian sakatu behar da argazkiak igotzen hasteko.




Bertan sakatu ondoren argazkia igotzeko, examinar barruan klikatu eta ordenagailuan dituzun karpetak bilaketzo aukera dago argazkia topatzen den arte. Argazkia aukeratuta dagoenean, aceptar sakatu eta badago igotzeko prest.



Argazkia aukeratu ondoren, testua idatzi nahi bada, lauki barruan egin behar da, eta ondoren, UPLOAD  sakatu eta badago argazkia twitter-era igota.


Guztiarekin amaitu ondoren, horrela agertzen da orrian igo egin den argazkia:





No hay comentarios:

Publicar un comentario